XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

III


Txorrotxioka bi txorikume
zuhaitzik-zuhaitz gabiltza
egun eta gau horrela doa
bion arteko bizitza.
Amodioa udaberrian
edozeinentzat baldintza,
itxura gabeko hitza,
itsas nabarreko bitsa,
txit ugertutako giltza.
Presaka doan erlazio hau
horregatik da murritza
ekiak bizkor sikatzen duen
gau freskoetako ihintza.

IV


Zuregatik hau eta bestea
taiutzeko prest nengoke
bion arteko tratu otzana
ederki ahitu arte.
Honenbestean zure baietza
ez denez lortuko merke
dei egingo dut fuerte,
boza lakartu bitarte,
gai ez naizenik ez uste.
Maitasunaren gatibu nauzu
kaiola hertsian tente
zinez diotsut ene bihotzak
zu besterik ez du maite.